Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/461

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ''ut comprehendatis'' (1 Corin. 9). “Egizue laster, atrapa dezakezuen bezala”. Eta hunela, laster egite eta atrapatze haur, fineraino eta finean, azken pontuan eta pa...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:30, 1 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<459>

ut comprehendatis (1 Corin. 9). “Egizue laster, atrapa dezakezuen bezala”.

Eta hunela, laster egite eta atrapatze haur, fineraino eta finean, azken pontuan eta partitzean bekhaturik gabe gerthatze haur, erraiten du San Agustinek dela Jainkoaren donua eta emaitza, Jainkoaren liberaltasuna; eta nori emanen zaikan eta nori ez, Jainkoa beraganik baizen ezin jakin ditekeiena

Beraz, beldur garela behar dugu bizi, behatuki ibili eta geure indarrean baino, Jainkoaren faborean fidatzenago garela, humiltasun handi batekin othoitzetan jarri, nahi gaituen sostengatu, erortzetik begiratu, eta bekhaturik gabe gauden batez beregana deitu eta thiratu. Zeren ontasunean azken fineraino iraute haur, nehork ere bere buruz ezin merezi dezakeien donua bada ere, ordea, guztiarekin ere, egin behar du batbederak bere aldetik ahal dagiena, merezi ahal bailezake bezala. Zeren gure othoitz guztien enzutera eta konplitzera obligatzen ezpada ere Jainkoa, ordea, gainerakoan prestik dago ahala egiten duenari heltzeko, jabetzeko eta eskuaren emaiteko.

299 Hala emaiten du aditzera errege Dabitek: Prope est Dominus omnibus invocantibus eum, omnibus invocantibus eum in veritate (Psal. 144). Hurbil dagote Jainkoa zinez eta egiaz gomendatzen eta