<460>
fabore eskatzen zaizkon guztiei. Eta nahi du eska gakitzan, eta are lehia gakitzan, eta lehenbiziko ezean eta errefusean eztezagun etsi, baina athal ondoan dagoen eskalea bezala, erdiets arteino, gauden buthoituak.
Eta orobat da noiznahi den, gauaren erdian ere, eskatzea. Zeren Jainkoa baithan ezta, ez orenik eta ez aldarte gaitzik, munduko jendetan ohi den bezala. Haren baithan muga guztiak eta oren guztiak dira bat, bethi da nehor ongi ethorria. Beraz, hunelatan, zintki eta fintki, maiz eta lehiatuki, behar gatzaitza azken fineko iraupenaren eta perseberatzeko donuaren eskatu, eta hunetan geure ahal guztiaz permatu eta bulharka jarri. Zeren azken fineko perseberantzia da gakhoa, hura da gorabehera guztia, hartan dago garaitia eta biktoria. Hura gabe leheneko obra onek deus guti balio dute. Zeren iraganak iragan, azken finean nolako garen behatzen du Jainkoak; eta orduan edireiten gaituen arauaz emaiten deraku sekulako zorthea, ona edo gaixtoa.
Eta ontasunean iraute haur, perseberatzea, oraidanik behar da hartu eta eduki, eta ez geroko esperantzan utzi eta largatu. Zeren azken fineko aitzin hartan irauten eta perseberatzen duenak, perseberatzen ohi du komunzki azken finean berean ere.