<458>
298 Aaron sazerdote handiaren beztidurak behereko bazterrean inguru zituen mingrana pintatuak. Mingranak, bertze fruituek eztutena, badu koroa iduri bat. Bada, koroa hura nahi zuen Jainkoak eman zekion sazerdotearen beztidurari, ez hastean eta ez erdian, baina bazterrean, oinetan, akhabatzean. Zeren akhabatzeari dagoka koroa, eta ez hasteari.
Galdegin zeraukaten egun batez Diogenes filosofo handi hari, ea zergatik hain zahartuz gero etzuen pausatzen, etzen estudiatzetik eta irakurzetik gelditzen. Eta ihardetsi zuen: Thema baten gainean, garaikarrean, laster egiten duenak, eztu xedera eta marrara hurbildu hurran denean ezansiatu behar, eta ez baratu. Aitzitik, orduan behar du permatuago eta enplegatuago, hartaraz gero garaitia bertzek eraman eztiazon, eta anarterainoko trabailua ere gal eztezan. Hala bada, nik ere ―dio Diogenek― orai xedera, bizitzearen bazterrera eta adinaren finera hurbildu naizenean, eztut gelditu behar, eta ez ezantsiatu.
Baina orai behar dut lasterrago abiatu, fintkiago permatu eta denbora hobekiago enplegatu. Zeren bertzela, benturaz thema gal nezake, leheneko laster eginaz eta estudiatuaz ez nuke probetxurik. Haur da Jondone Paulok ere erraiten duena: Sic currite