<457>
pozoina utzten du. Baina gero, uda dathorrenean, senda dadinean, garizuma iragan denean, finean, bere gogara jar dadinean, berriz bere pozoina hartzen du, bere leheneko bekhatura bihurtzen da. Haur da bihurgune gaixtoa, denbora gutiz ontasunean irautea eta perseberatzea; eta, guztia ongi kontatzera, deus guti balio duena.
Bigarren iraute eta perseberatze moldea da azken finekoa: lehen zer izan baita ere, azken finean ontasunean, prestutasunean eta berthutean perseberatzea, irautea eta hartan akhabatzea.
San Agustinek eztu konturik egiten aitzineko perseberantziaz eta irauteaz, finera baino lehen, edo finean berean, fina finatu gabe finatzen denaz. Potius habuit perseverantiam unius anni fidelis et quantum infra excogitari potest, si donec moreretur fideliter vixit, quam multorum annorum, si exiguum ante mortem a fidei stabilitate defecit (Aug. lib. 2 de domo pertea., c. 1, tom. 7). Azken urthean, heriotzeko aitzinean denbora aphur batez ongi bizitzen denak, eta gero hiltzen denean bekhaturik gabe gerthatzen denak, erran ahal diteke duela behar den perseberantzia eta firmetasuna, eta ez aitzinetik anhitz urthez ongi eta prestuki bizi izan denak, baldin hiltzerakoan edo hiltzen denean faltatzen badu.