Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/475

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gatzaizte, halaber, bekhatuen utztean eta, behin utziz gero, ez berriz hetara bihurtzean. Fineraino, eta finean, perseberatzen duena, izanen da salbatua eta ongi zortheat...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:33, 1 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<473>

gatzaizte, halaber, bekhatuen utztean eta, behin utziz gero, ez berriz hetara bihurtzean.

Fineraino, eta finean, perseberatzen duena, izanen da salbatua eta ongi zortheatua. Qui, autem, perseveraverit usque in finem, hic salvus erit (Matth. 10). Bertze guztiak deus guti dira; finak darama koroa, akhabatzean kantatzen da loria.

Beraz, fin hari eta akhabatzeko loria hari begia edukirik, hareraino eta han behar dugu, egun beretik, geroko begira egon gabe, bekhaturik gabe egoitera enseiatu. Hartarakotzat, orai eskuen artean darabiltzagun bekhatuak urrikimendu handi batekin kofesaturik eta utzirik, aitzinerat gehiago egitetik begiratzen garela. Zeren halatan erdietsiko dugu orai perseberantziaren donua, eta gero, azken finean, arimen salbamendua, sekulako loria.