<522>
laguntzak eta faboreak. Baina bekhatuetan eta bekhatuzko plazeretan eta obretan gauza hauk guztiok dira kontrara: hetan plazera da ttipi eta labur, eta ondoko desplazera handi, luze, eterno eta sekulako.
Eta, hala, arrazoin hauk guztiok ongi konsideraturik, batbedera bere balanzan ibenirik, segur da parabisuko bidea errazago dela, ifernukoa baino; eta ifernuratzen denak pena eta trabailu gehiago iragan behar duela ifernuratzeko, ezen ez parabisuratzen denak parabisuratzeko.
Beraz, hunelatan, parabisutik parabisura, bizitze on batetarik hobeagora joaiteagatik ere, behar genduke egun beretik, geroko begira egon gabe, Jainkoaren lege saindua, hain uztarri emea eta karga arina, geure gogo eta bihotz guztiaz hautatu, besarkatu eta, halatan, gero urrikirik eztukegun bezala bizitzera enseiatu.