<521>
Gizon batek, urkhabera daramatenean, janhari onak eta edari hobeak izanagatik, eta urkhabeko bidea ere bide ederra, plauna, plazenta, zuhaitz berdez, itzalez eta plazerez bethea ikhusiagatik, zer plazer ahal duke hetan guztietan? Badirudi erraiten dioela halakoari San Agustinek: Noli attendere qua iturus es, sed quo iturus es (August. in Psalm. 36, tom. 3). Eztezazula beha nondik iragan behar duzun, baina beha ezazu nora behar duzun. Eztiazozula beha urkhabeko bide ederrari, baina beha iazozu urkhabeari berari, baratu behar duzun lekhuari.
Hala bada, zuk ere bekhatu baten egitera zoazinean, eztiazozula beha bekhatuaren egitean hartzen duzun atseginari, baina beha iozozu atsegin haren ondoko ondoreari, atsegin hark eramaiten zaituen lekhuari eta emanen deratzun atsekabeari.
Bekhatu baten egitera dohanak, konsidera baleza zenbat pena eta atsekabe iragan behar duen bekhatu haren egitean eta egin ondoan, zer gozo, zer zaphore, zer atsegin eta plazer har ahal liazaio bekhatuari?
336 Berthuteak, Jainkoaren zerbitzatzeak, prestuki bizitzeak, ondore ona du, eta zerbait trabailu badu ere, du aphurra eta laburra; eta labur hura ere arintzen, gutitzen eta gozatzen du ondoreko irabaziaren eta plazentziaren segurantzak, gogotik, amorioz eta borondatez egoiteak eta, guztien gainetik, Jainkoaren