Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/522

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<520>

litekeiela munduan bekhatu leidikeienik.

Erranen duzu baduela berthuteak, Jainkoaren zerbitzatzeak, zenbait pena eta trabailu; eta bai bekhatuak eta bekhatutan ibiltzeak ere atsegin eta plazer; beraz, hobe dela bekhatuaren plazera, berthutearen desplazera baino. Ez horrelakorik. Zeren, San Agustinek dioen bezala: Nec per latam viam diu gaudetur, nec per asperam et angustam longo tempore laboratur. Quia et isti per brevem tristitiam accipiunt vitam aeternam, et illi per parvum gaudium patiuntur sine fine supplicium (Aug. Serm. 55 de tempore, to. 10). Berthutearen nekeak eta trabailuak labur dira, eta bai bekhatuaren atseginak eta plazerak ere. Ordea, berthutearen trabailu laburrak ondotik du loria luzea eta sekulakoa, eta bai bekhatuaren atsegin aphurrak ere gaztigu handia eta fingabekoa. Beraz, hobe da berthutearen desplazera, bekhatuaren plazera baino.

335 Nola penatan eta trabailutan denak, baldin gero ondoan irabazi handi bat edo kargu ohorezko bat uste badu, ezpaititu pena eta trabailu hek guztiak deus sentitzen, hala atseginetan eta plazeretan dabilanak ere, baldin plazer heken ondoan senti badu gaztigu handi bat harentzat prestatua dagoela, ezta posible atsegin hetan atsegin osorik har ahal dezakeien. Aitzitik, orduan atsegina atsekabe bihurtzen zaika.