Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/129

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zutzaz ongi dohan, eta ongi iltki dadin, ibeintzatzu zeure esperantza, fidantzia eta ardura guztiak Jainkoa baithan, haren gainera egotz itzatzu. Zeren munduko iduriz erre...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:58, 27 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<129>

zutzaz ongi dohan, eta ongi iltki dadin, ibeintzatzu zeure esperantza, fidantzia eta ardura guztiak Jainkoa baithan, haren gainera egotz itzatzu. Zeren munduko iduriz erremediorik eztuten egitekoei ere hark edirenen deraue, eta emanen buru. Badirudi ezen hunen aditzera emaiteagatik, anhitzetan ere utzten gaituela geure Jaungoikoak hersturatan jartzera, egitekotan sartzera, eta zerutik baizen erremediorik ezin dukegun bezalako pontura ethortzera: lurraz, eta lurreko habe, jabe eta fabore guztiez etsiturik, zerura eta zerukoetara fidantzia handirekin laster dagigun amoreakgatik. Hala erraiten du San Krisostomok: Quando res in maximam inciderit inopiam, tunc tu maxime spera; tunc enim Deus maximam suam ostendit potentiam; non a primordio, sed quando res fuerit plane desperata (Chrisosto. Homi. 17, tomo 1). Egitekoak egitekotan direnean, galdu-gordean dabiltzanean, orduan edukazu zuk egundaino baino esperantza gehiago. Zeren orduan erakutsiko du Jainkoak bere bothere handia: ez egitekoaren hastean, baina bai premiarik handienean, eta nehondik erremediorik eztela dirudienean. Zeren orduan da Jainkoaren faborearen eta laguntzaren sasoina eta puntada. Beraz, orduan behar duzu zuk Jainkoa baithan eta haren miserikordian fidatu eta esperantzatu.