Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/130

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<130>


Eta hala egiten duzun denboran eztu, ez, Jainkoak faltatzen. Aitzitik, bere ontasunaren, miserikordiaren eta botherearen erakusteagatik, orduan laster egiten du, orduan heltzen zaitzu, orduan zuk pensatu ere etzendukeien bidetik erremedio igortzen deratzu. Jakin dezazun, bertze erremedio guztiak ahitu direnean, harenak hasten direla. Jakin dezazun, bertze guztiek deus ezin eginez utzi zaituztenean, hark badaidikeiela, eta orduan faboratzen zaituela.

86 Hala faboratu zuen Jonas profeta, hirur egunez eta gauez baleak sabelean bizirik erabili zuenean. Hala faboratu eta begiratu zituen Israeleko semeak ere itsasbazterrean, errege Faraonek alde guztietarik inguratuak, eta ezin ihesik zeidiketen bezala, ustez hartuak eta atrapatuak zedutzanean.

Hala faboratu zuen Susana, Lege Zaharreko emazte prestu hura ere, bere senharraz bertzerekin izan zela falsoki akhusaturik, harriz jokatzera zeramatenean. Finean, hala faboratu zuen Daniel profeta ere, lehoinen artetik eta botheretik osorik eta salborik athera zuenean.

Nork erran zukeien, gizon bat hirur egunez eta gauez balearen sabelean ibiliz gero, bizirik leihorrera ilkitko zela? Nork sinhetsi zukeien Israeleko semeak, itsasbazterrean hain herstura handian izan zirenak, Faraonen