<131>
eskuetarik itzuriko zirela? Eta Faraon bera bere bothere guztiarekin ithorik han geldituko zela? Nork pensatu zukeien Susana, gaixtotzat kondenaturik, plazara galtzeko atheraz gero, hanbat ohorerekin etxerat bihurtuko zela, eta haren akhusatzaileak eta kondenatzaileak, haren lekhuan kondenatuak eta justiziatuak izanen zirela? Finean, nori gogora zitzaikaion Daniel bezalakoa, lehoin gose-minduek bere menean eta atzaparren artean edukiz gero, desegin gabe eta iretsi gabe utziko zutela? Hauk dira Jainkoaren mirakuiluak, Jainkoak berak egin ahal zitzakeienak, eta ez bertzek. Eta egin zituen jende heken alditan. Zeren hek herstura hetan zirenean, bere esperantza guztia, fidantzia handirekin, Jainkoa baithan ibeni baitzuten. Hala ibeni gabez, Israeleko seme Egiptotik iltki zirenetarik, etziren Josue eta Kalef baizen, herri prometatuan sarthu. Zeren guztien artetik, hek biek bai, baina ezpaitzuen bertzek, Jainkoaren promesetan eta erranetan, behar zen esperantza, sinhestea eta fidantzia eduki.
§ 1
87 Abiatu zen egun batez Jondone Petri, itsas gainean, Jesu Kristo bere nabusiagana. Eta abiatu zen berehala oinez, untzirik