Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/104

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: laguntzara eta faboretik faborera, fabore beregainezkoak, ardurakoak baino handiagoak dituztenak, berehala lehenbiziko ukitzean sentikortzen dira, bide onean jartzen dira....)(r)en berrikusketa, ordua: 15:16, 27 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<104>

laguntzara eta faboretik faborera, fabore beregainezkoak, ardurakoak baino handiagoak dituztenak, berehala lehenbiziko ukitzean sentikortzen dira, bide onean jartzen dira. Ad cuius tactum commota sunt viscera eius (Cantic. 5). Edo, behintzat, badute bere baithan barrena atsekabe bat, konzientziaren alhadura eta minberadura handi bat; hain handia, non ezin ongi bere bekhatuetan jar baititezke eta ez sosega. Baina fabore beregainezkorik, komunak eta ardurakoak baino handiagorik izaiten eztutenek, eztute konzientziaren halako alhadura handirik eta beldurtasunik izaiten. Aitzitik, sosegatuki, presuna seguratuak bezala daude, eta hala egoitea da heken loria. Hala erraiten du halakoez mintzo dela Spiritu Sainduak: Laetantur cum male fecerint, et exultant in rebus pessimis (Prov. 2). Gaizki egitean, eta egin ondoan, guztietan atsegin hartzen dute, hartan loriatzen dira. Impius, cum in profundum malorum venerit, contemnit (Prov. 18). Gaiztoak bekhatuen hosinean sarthuz gero eta hetan luzaro usatuz gero, eztu antsiarik, eztaduka konturik, gainerakoak sentitu gabe egiteintu. Eta badio Jobek ere: Bibunt iniquitatem sicut aquam (Iob. 15). Presuna egarriak ur hotza bezala edaten dituzte bekhatuak. Erran nahi du: erraxki eta hartan atsegin hartzen dutela. Halakoei, nola Jainkoarekin etsai baitira, eta etsai ere barrena, ezterauzte