<84>
dezakezu, halarik ere, horietarik ilkitzera, zer izanen da bada gero, bekhatuz beterik eta hetan denbora luzeaz gogorturik zaudenean? Orai hamar bekhaturekin dihardukazu, gero ehunekin iharduki beharko duzu; orai urthe baten edo biaren usantza gaixtoa duzu, gero hogoiena edo berrogoiena izanen duzu. Bekhatu egiteaz koropiloak doblatzeintuzu, gatheak berretzeintuzu, karga handitzen duzu. Zer erhokeria da bada haur, uste baituzu ezen gero karga handiarekin hobeki manaiatuko zarela, orai ttipiarekin baino? Uste baituzu ezen gero hamar bekhaturen barkhamendua hobeki erdietsiko duzula, orai bortzena baino? Uste baituzu gero, eritasuna handi dadinean, erraxago izanen dela sendatzen eta erremediatzen, ttipi denean baino? Eztakizu nola erraiten duen Spiritu Sainduak? Languor prolixior gravat medicum; brevem langorem praecidit medicus (Eccles. 10). Eritasun luzeak eta zaharrak nekhatzen du midikua, baina laburrak eta berriak, egiteko guti emaiten dio, hura laburzki sendatzen du.
58 Egia haur eman zeraukan aditzera aingiru batek lehenago mendietan eta ermitetan bizitzen ziren saindu hetarik bati (In Vita Arsenii, apud Suri., tom. 4, pag. 257). Hartu zuen aingiru hark gizon baten iduria, eta joan zen mendietako saindu hetarik batengana, eta eskutik harturik eraman zuen oihanean barrena, eta han erakutsi zeraukan gizon