<83>
da hurbiltzea, lehen urruntzea baino. Halatan erraiten du profeta Dabitek: Qui elongant se a te, peribunt (Psalmo. 72). Zureganik urruntzen direnek fin gaitz eginen dute. Eta Jainkoak berak ere mehatxatzeintu halakoak, erraiten duela: Vae eis, qui recesserunt a me (Oseae 9). Begira beute eneganik urrundu eta apartatu direnek, zori gaitz hekenzat.
§ 2
57 Bekhatuak ilhuntzen du adimendua, flakatzen du memorioa, eta gaixtatzen du borondatea; zenbatenaz bekhatu gehiago, eta bekhatutan egonago, hanbatenaz adimendua, memorioa eta borondatea eztheusago. Hanbatenaz deabrua jaunago eta nabusiago. Hanbatenaz Jainkoaganik urrunago eta apartago. Eta hanbatenaz zure indarra, eta ahala ere, etsaiari ihardesteko ttipiago eta flakoago. Bada, gauza hauk hunela direnaz geroztik, nolatan duzu zuk uste, gero hobeki onduko zarela eta bekhatutik ilkitko zarela orai baino? Ura ttipi deino ezin iragan dezakezu, zer eginen duzu bada handi dadinean? Zuhaitz ttipiak, oraino errorik eztutenak, ezin athera ditzakezu, zer eginen duzu bada errozta eta handi ditezinean? Erran nahi dut, orai bekhatu guti duzunean, eta guti horiek ere berri direnean, ezin delibera