Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/82

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<82>

ere joan diren hamar urtheotan, edo gehiagotan, harizan baitzara Jainkoaganik urruntzen, beharko duzu hurbiltzeko ere hainbertze denbora. Nolatan duzu bada uste, hanbat denboraz iragan duzun bidetik, hain laburzki, urthe batez edo biaz, zeure zahartzean, zahartzen bazara ere, bihurtuko zarela?

Egia da, ordea, halako faborea, garazia, indarra eta haizea eman ahal diazaio Spiritu Sainduak zure gogoari eta borondateari, non urruntzea baino fitetzago eta denbora gutitzago egin baitezakezu hurbiltzea. Ordea, eztakizu zure baithan hala gerthatuko denz; halako faborerik eta garaziarik eginen zaitzuntz.

56 Maria Birjina eta Joseph Mariaren esposa urrundu ziren Jerusalemetik egun baten bidea, han hei Jesus haurra ustekabean azkendurik. Eta gero, bilha abiatu zirenean, ediren zuten hirurgarren egunean. Denbora gehiago behar izatu zuten edireiteko, galzeko baino. Hala dirudi, bada, halaber, denbora gehiago behar dela bekhatuen erremediatzeko, egiteko baino. Zeren bekhatu egiten hari zarenean, Jainkoaganik urruntzen zarenean, komunzki gazte zara, sendo eta indartsu, baina gero, Jainkoagana bihurtu eta hurbildu nahi duzunean, eri zara, flako eta zahar. Beraz, orduan gaitzago izanen