<81>
bat egin, eta bat hari, hanbat iratxekitzen diozu bere ondotik; halako moldez eta suertez arimaren gainean bekhatuaren zorra berretzen eta kargatzen duzu, non azkenean, bahi guztia, zein baita zure arima, tabernan, deabruaren eskuan eta botherean gelditzen baita, hartzaz, nork bere gauzaz bezala, nahi duenaren egiteko.
55 Bekhatutik ilkitzeko, luzamendutan dabilanari, gerthatzen zaika, zensuko eta intereseko diruaren irabazia pagatzen eztuenari gerthatzen zaikana. Halakoari urthetik urthera zorra handitzen, berretzen eta are, baldin denbora luzeaz badago, doblatzen zaika, eta orduan ezta erraxkiago pagatzen. Ez eta bekhatua ere, ezta egonaren buruan aisekiago erremediatzen. Zeren bataz, deabruak egunetik egunera zure arimaren gainean esku gehiago hartzen du; eta berriz, bertzea, zeren nola zu baitzoaz bekhatu eginaz eta bekhatutan egonaz, hala doha Jainkoa ere zure arimatik ihes eginaz eta urrunduaz, zeren zerori lehenik urruntzen baitzara. Egizu kontu, egizu gogoeta, ea zenbat urthe duen bekhatutan zaudela, eta bekhatu egiten hari zarela: eta edirenen duzu ezen, urthe hetan guztietan, Jainkoaganik urruntzen eta apartatzen harizan zarela. Bada, komunzki joaiteko bezanbat denbora behar ohi da bihurtzeko ere. Beraz, hunelatan, zuk