<536>
hala ezpalego, ez luke zer kofesaturik. Beraz, etzuen lehen garaziarik, eta ez saindutasunik, eta baldin ezpazuen, erran ahal diteke kofesatzeak emaiten duela garazia. Baina ezin erran diteke berretzen duela. Bada, ordea, erran diteke berretzen duela, eta erran ere ongi eta egiazki. Zeren anhitz ethortzen da kofesatzera bekhatu mortalik gabe, eta bekhatu mortalik eztuena Jainkoaren garazian dago. Anhitz presuna prestu, anhitz jende debot eta saindu edireiten da munduan, eta hek maiz kofesatzen dira. Zeren bekhatu mortalik ez izanagatik ere, badute zenbait benial, eta benialak asko dira kofesatzeko. Eta nola benialak asko baitira, eta baitakusate ezen, kofesatzeak, traburik eztenean, iratxekitzen dioela bethiere zenbait gradu leheneko garaziari, halatan berretura hura eta benialen ere barkhamendua erdietsi nahiz, kofesatzen dira hain maiz. 345 Eta ongi egiten dute hala egiteaz, zeren hain da gauza handia, eta estimatzekoa, kofesatzeaz erdiesten den garazia edo garaziaren berretura, non hartarik den gradurik ttipienak ere, mundu guztiak baino gehiago balio baitu; eta bertze munduan ere, hemendik garazia gehiago eramaiten duenari loria gehiago emanen baitzaika. Beraz, maiz behar da kofesatu.
Are gehiago, maiz behar da kofesatu. Bigarren arrazoina. Zeren maiz kofesatzeak