Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/610

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ea zergatik hain denbora aphurrean eta laburrean egiten den bekhatuari emaiten zaikan hain gaztigu handia, luzea eta sekulakoa Kap. LIX 391 Egia da, badirudi bidegab...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:00, 22 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<608>


Ea zergatik hain denbora aphurrean eta laburrean egiten den bekhatuari emaiten zaikan hain gaztigu handia, luzea eta sekulakoa

Kap. LIX

391 Egia da, badirudi bidegabe egiten zaikala bekhatoreari, hain denbora gutitan egiten den bekhatuagatik hanbat denboratako gaztiguaren emaiteaz. Baina arrazoin guztiak ongi pensaturik eta konsideraturik, edirenen dugu eztela hartan bidegaberik egiten. Aitzitik, justuki eta zuzentki, den bekhatu mortalik ttipienari ere emaiten zaikala sekulako pena eta pena infinitua. Ez infinitua intensive, bortitztasunez. Zeren halako pena ezin jasan dezake kreaturak. Baina infinitua extensive, irautez eta iraupez, zein baita sekulan akhabatuko eztena.

Eta emaiteintu arrazoinak San Tomasek bere hirurgarren partean. Eta emaiten du lehenbizikoa: Denbora gutiz eta laburzki egiten den bekhatuari emaiten zaika sekulako gaztigua,