<609>
Quia peccatum est contra Deum, summum bonum, quod est infinitum (S. Thom. 3 part. q. 99 art. 1), zeren bekhatua baita Jainkoaren kontra, zein baita infinitu. Beraz, gaztigua ere eman behar zaika infinitua eta akhabatuko eztena.
Baldin lurreko errege bati behar-ondoko bat emaiten dioenak gaztigu handiagoa merezi badu, edozein bertzeri emaiten dioenak baino, zinez mereziko du gaztigu handia, Jainkoari berari, mundu guztiko erregeari, emaiten dioenak, nola bekhatoreak, bere aldetik denaz bezanbatean, emaiten baitio, bekhatu mortal bat egiten duenean.
Eta hunetakotzat, hemen ere, munduko legen arauaz ere, emaiten ohi zaika, anhitzetan ere, denbora gutiz egiten den faltari, ohoinkeriari, heriotzeari edo bertze gaixtakeria bati, gaztigu handia eta luzea: desterrua, galerak eta batzutan heriotze penatua ere.
392 Oraino, egia hunen frogatzeko, beha diazogun ongi gizonaren bekhatuagatik egin zen pagamenduari eta satisfazioneari, eta edirenen dugu arrazoinekin emaiten zaikala denbora gutiz egiten den bekhatuari sekulako gaztigua. Zeren bekhatuaren bere bidean eta osoki, ad aequalitatem iustitiae, berdinzki justiziaren arauaz pagatzeko, behar izatu zen presuna infinituak, Jainko eta gizon zenak paga zezan; eta hartarakotzat heriotze errezibitu