<607>
du, zer eginen eta erranen duten? Zer sentimendu erakutsiko duten? Hasiko dira oihuz, hasiko dira deihadarrez, nigarrez eta marraskaz; hasiko dira bere ondiko handiaren deithoratzen eta auhentzen; hasiko dira bere buruen maradikatzen, begitarten larrutzen eta atzaparkatzen. Eta geldituko dira alde guztiz dolutuak, etsituak, deskonsolatuak eta desesperatuak, nehondikan ere erremediorik, konsolamendurik eta esperantzarik eztuen bat gelditzen den bezala.
Eta zergatik haur hunela? Zergatik hunenbat gaitz eta pena? Eta zergatik fin gabe, akhabantzarik gabe, eta akhabantzaren izaiteko esperantzarik ere gabe? Zergatik? Bekhatu mortal batengatik. Zeren asko da bat. Bekhatu mortal, hain erraxki, laburzki eta denbora gutitan egiten den batengatik. Hain gutitan, non baitirudi ezen bidegabe egiten dioela Jainkoak bekhatoreari, buru-itzultze batez egiten den bekhatuagatik, sekulako gaztiguaren emaiteaz. Baina eztio bidegaberik egiten, hunen hurreneko kapituluan ageriko den bezala.