<610>
zuen; halatan, zorra bezala, pagamendua ere izaiteko infinitu.
Eta hala, orai pagamendu hartzaz, Jainkoaren pasione sainduaz probetxatzen denak erremediatzen eta pagatzeintu bere bekhatuak. Zeren, baldin bekhatuak merezi badu gaztigu infinitua, halaber, egiten duen pagamendua ere, zein baita pasione sainduaren meritua eta balioa, infinitu baita. Baina Jainkoaren pagamendu hartzaz, haren pasione sainduaz eta infinituaz probetxatzen eztenak, eta probetxatu gabe hemendik ilkitzen denak, nola zor infinituarekin ilkitzen baita, justuki eta arrazoinekin pairatzen du eta pairatuko du pena infinitua, finik eta akhabatzerik izanen eztuena.
§ 1
393 Denbora gutiz egiten den bekhatuari emaiten zaika gaztigu luzea eta sekulakoa. Zeren bekhatuaren gaztigatzeko, ezta, ez, hain konsideratzen, bekhatuaren egitean iragaiten den denbora eta bitartea, nola konsideratzen baita eta kontutan hartzen, bekhatoreak bekhatu egiteko izan zuen gogoa, borondatea eta deliberamendua. Zeren bekhatua berekin duela eta bekhatu egiteko gogoarekin dagoela hiltzen denak, gehiago bizi izan baliz, bekhatu gehiago egi