<611>
zuen. Nahi zukeien gehiago bizi, bekhatu gehiago egiteko. Akhabatzen zaika bizia; ez, ordea, bekhatu egiteko gogoa eta nahia. Halakoari eta halakoei gerthatzen zaie, gauaz kandela argitan jokoan hari direnei gerthatzen zaiena. Gelditzen dira jokotik, zeren akhabatzen baitzaie kandela. Iraun balu kandelak, bazirauen jokatzeko gogoak. Hala dira, bada, bekhatutan hiltzen direnak ere. Iraun arazi albaleraukate gehiago biziari, bekhatu gehiago eginen zuten. Voluissent sine fine vivere, ut sine fine possent in peccatis permanere, dio San Gregoriok (Gregor. 4 Dialog.). Nahi zuketen fin gabe bizi, fin gabe bekhatutan egoiteko; eta halatan, fin gabeko gaztigua ere emaiten zaie. Zeren oraino San Gregoriok berak dioen bezala: Ad magnam iustitiam iudicantis pertinet ut nunquam careant supplicio, qui nunquam voluerunt carere peccato. Arrazoin da, justiziaren arauaz da, eztitezin behin ere penarik eta gaztigurik gabe egon, behin ere bekhaturik gabe egotu nahi etzirenak. Eta hala, arrazoin hunengatik, denbora gutiz eta laburrez egiten den bekhatuari emaiten zaika sekulako pena eta gaztigua. Zeren bekhatuaren egitean iragaiten den denbora labur bada ere, ordea, bekhatu egiteko borondatea baita luze eta bizi direino.
Eta batzutan halakoek erraiten badute ere hitzez, nahi luketela bere bekhatuetarik iltki