<616>
Orai gu bideazkoak gara, badaidikegu penitenzia. Baina ifernuan daudenek eztute halako eskurik, eta ez bothererik; ezin daidikete hek penitenziarik, iragan zaie hei bere denbora, akhabatu dira heken feriak.
Hek han bere bekhatuez damu eta urriki badute ere, eztute, ez, damu eta urriki hura behar bezalakoa; eztute Jainkoagatik, eta ez Jainkoari zor dioten amorioagatik, baina dute iragaiten dituzten penakgatik. Abre batek ere min hartzen duenean, egiten du sentimendu; hala bada, ifernuan daudenek ere minagatik, iragaiten dituzten penakgatik dute sentimendu, damu eta urriki. Baina bertze gainerakoan itsutuak, ostinatuak, eta bere faltarik behar bezala ezagutzen eztutela, eta ezin konberti ditezkeien bezala, malizian eta borondate gaixtoan gogortuak, harrituak eta finkatuak daude. Eta hala, mundu hunetako aldia eginez gero, ezta erremediorik. In inferno nulla est redemptio. Ifernuan ezta reskatik, ezta libramendurik. Eta, halatan, hanbatetan abisatzen gaitu geure Jaungoikoak, eta bai mehatxatzen ere, begira dugula, orai bizi gareino, geure bekhatuak erremedia ditzagula, zeren hilez gero, eztela erremediatzeko lekhurik izanen.