<617>
§ 1
397 Baina oraino ezin etsituz, eta hala baliz nahiz, erranen du agian zenbaitek: Egia da, Jainkoak hala abisatzen gaitu, eta bai mehatxatzen ere. Ordea, benturaz mehatxu hek eztira mehatxu baizen izanen, hitzetan iraganen dira. Zeren hala Jonas profetaren denboran ere mehatxatu zuen Jainkoak Niniveko hiria, eta erran hondatuko zuela berrogoi egunen buruan; ordea, etzuen hondatu, etzuen mehatxuaren arauaz obratu; kheinatzea egin zuen, baina ez kolperik eman. Beraz, hala izanen da ifernuko penetara sekulakotzat egotzteko egiten dituen mehatxuetan ere. Egia da, hala izanen da, baldin Niniveko hiri hark orduan bezala, guk ere orai penitenzia egiten badugu (Vide S. Th. 3 p., q. 99, art. 3 ad 3).
Gure Jaungoikoak mehatxatu zuen Noeren denboran mundu guztia, eta erran hondatuko zuela uholde handi batez. Eta hala hondatu zuen, bere mehatxua bere mugan konplitu zuen. Etzerauen Ninivekoei bezala barkhatu, zeren ezpaitzuten Ninivekoek bezala penitenziarik egin. Egiten denean penitenzia, eztira Jainkoaren mehatxuak mehatxu baizen. Hala emaiten du