<18>
chehero, bertzeak gehero. Batak chedea, bertzeak gedea. Batak ichilic, bertzeak igilic. Batak lachoa, bertzeak lajoa. Batak choil, bertzeak joil. Batak quecho, bertzeak quejo. Batak chuchen, bertzeak jugen. Eta hunela, bada bertzerik ere zenbait hitz, batak eta bertzeak, nork bere herriko edo erresumako arauaz diferentki eskiribatzen baitituzte.
Ordea, zeren ezpaitira hamar bat hitz edo baizen, hunela diferentki eta bi aldetara eskiribatzen direnak: halatan nik ere zenbait aldiz eskiribatukoitut alde batera liburuan barrena, eta bertze aldera liburuaren bazterrean, <lat> in margine, </lat> batbederak zerbait kontentamendu duen amoreakgatik.
Finean, eskiribatze hunen gainean, diot ezen, nola latinak bi i eta bi u egiten baititu bat eta hartzen batentzat: <lat> Adjicio, Conjicio, Vultus, Vulnus. </lat> Eta espainolak ere bi l egiten baititu bat: llamo, lloro; hala euskarak ere bi t egiten dituela bat: ttipia, ttipittoa, gizonttoa, haurttoa. Zeren eskiribatzera chipia, chipichoa, gizonchoa, haurchoa ezta ongi heldu, euskaraz ongi minzatzen direnen artean.
10 Baina, zeren komunzki hala eskiribatzea nola minzatzea, nori berea iduritzen baitzaika hoberenik eta ederrenik; eta ene haur ezpaita zurea bezala; ez, othoi, hargatik