Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/17

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<17> IRAKURTZAILEARI

bihotz emaiten deraut, haur edireiten dut nik neure alde eta fabore, zeren enseiukarrean bezala egiten diren lehenbiziko obrek eta enseiuek, zenbait huts eta falta izanagatik ere, badirudi ezen, zeren lehenak diren barkhakizun direla, eta batbederak disimulatzeko, ez ikhusi iduri egiteko, eta are desenkusatzeko dituela.

8 Badakit, halaber, ezin heda naitekeiela euskarako minzatze molde guztietara. Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira Euskal Herrian: Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan. Batak erraiten du behatzea, eta bertzeak so egitea. Batak haserretzea, eta bertzeak samurtzea. Batak ilkitzea, bertzeak jalgitea. Batak athea, bertzeak bortha. Batak erraitea, bertzeak esatea. Batak irakurtzea, bertzeak leitzea. Batak liskartzea, bertzeak ahakartzea. Batak hauzoa, bertzeak barridea. Batak aitonen semea, bertzeak zalduna. Finean, batbederak bere gisara, anzura eta moldera. Eztituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat, eta ez euskarazko minzatzea ere, zeren erresumak baitituzte diferent.

9 Bada eskiribatzeaz denaz bezanbatean ere ez naiz egiteko gabe. Zeren bada hunetan ere diferentzia. Batak eskiribatzen du