Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/7

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: harturik, oihuz, Mathatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum, exeat post me (2 Machab., cap. 2). “Ea giristin...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:55, 16 ekaina 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<7> GOMENDIOZKO KARTA

harturik, oihuz, Mathatias bat bere denboran bezala, erraiten zuela: Omnis qui habet zelum legis, statuens testamentum, exeat post me (2 Machab., cap. 2). “Ea giristinoak, giristino izenarekin izana duzuenak: bertze egiteko guztiak utzirik, hurbil zakizkidate, jarraiki zakizkidate eta egiazko legearen eta fedearen mantenatzen eta sostengatzen lagun zakizkidate”. Eta hanbat egin zuen, non bere herria eta ingurunekoak ere, hetan sartzera zihoan eritasunetik begiratu baitzituen. Eta gero, handik hartako herraz eta mendekuz, bere jauregi ederra erre zioten. Hunelakoak ziren zure aita jauna eta bai bertze zure aitzinekoak ere.

4 Bada eztuzu zuk ere zeure arrazaz ukhatu, etzara zeure leinutik eta ethorkitik hastandu, berezi eta ez aldaratu. Zeren zuk ere, Baionako ipizpiku zinenean, eta bisitan zenenbiltzanean, ikhusirik ezen