<6> GOMENDIOZKO KARTA
kantabres fina, naturala eta egiazkoa.
Zu izan zara Echaus, mendi Pirinioetan, Alduideko hegaletan, bethiere zentinela eta begiraile bezala iratzarririk dagoen jauregi eta gaztelu handi, eder, noble hartako seme. Hango bizkondeak eta seme guztiak izatu dira bethi ere, egundainoz gero, erregez enplegatuak, estimatuak, fin eta leial frogatuak. Eta bai egiazko fedearen eta legearen defendatzaile eta aitzinatzaile buruzagiak ere.
Nafarroa Behereko parte hetan, bertze anhitz lekhutan bezala, lege katolika saindua, iduriz flakatzera, kordokatzera eta erortzera zihoanean, badaki munduak nola zure aita jauna, bere etxeaz, onez eta biziaz ere kontu guti eginik, joan zen Donapalaiora, non baitzen orduan Nafarroako Parlamenta. Eta han, ausartzia handi batekin, bere bihotz giristino noblearekin, hasi zen, ezpata biluzia eskuan