<5> GOMENDIOZKO KARTA
sorthua. Baina zu bezalako aitaren semea, emazurz izan agatik ere, ezin dateke gaizki. Zeren ondotik ere, zure prestutasuna, ohorea eta fama ona, baliatuko baitzaitza.
Eta zure prestutasunaz, ohoreaz, eta aitzineko eta ondoko fama on famatuaz, nork zer erranen du?
Nor da Euskal Herrian aldez edo moldez, zordun eta obligatu etzaitzunik? Behartu eta enplegatu etzaituenik? Eta baliatu etzaitzanik? Zure etxea, egon eta ibili zaren lekhu guztietan, bethiere izatu da, euskaldunen etxea, pausalekhua eta portua. Guztiek zuregana laster. Zuri bere arrenkurak, egitekoak, koaitak eta ondikoak konta. Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi. Zuhurki konseila, kida, goberna eta burutan athera.
3 Zu izan zara, eta izanen zara, euskaldunen ohorea, habea, jabea, sostengua eta