Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/78

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: oi Langarikan egonagaiti ez artu soberbiarik. Ezkondu gura baldin badozu, asko daukezu senarrik. Peru Errotxek asko dauko etsean seme galantik; areantxe bat oi al b...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:01, 13 maiatza 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1201v>


oi Langarikan egonagaiti

ez artu soberbiarik.

Ezkondu gura baldin badozu,

asko daukezu senarrik.

Peru Errotxek asko dauko

etsean seme galantik;

areantxe bat oi al badozu,

bila ze zatez besterik;

uste badozu iñon ez dala

a ta zu lako beste bi,

ipirdietan deikeozu

erraz muñ biok alkarri.

Juramentu egiten jagot

obian dazan amari,

nigan miirik badafinzu,

ez egoteko exilik,

zerren zu eder izanagaiti,

ez dot bapere bildurrik.

Osaba jaunaz ezpazeonza,

jakin egizu niganik,

alogoroak oi neukala

zuretzat ondo gorderik;

oi aren serbitzaria nax ta

ez dot esango besterik.

Oiñ-eskuetan muñ egiozu,

ez niri barriz burlarik.

Fin