Orri hau berrikusi gabe dago
<1201v>
oi Langarikan egonagaiti
ez artu soberbiarik.
Ezkondu gura baldin badozu,
asko daukezu senarrik.
Peru Errotxek asko dauko
etsean seme galantik;
areantxe bat oi al badozu,
bila ze zatez besterik;
uste badozu iñon ez dala
a ta zu lako beste bi,
ipirdietan deikeozu
erraz muñ biok alkarri.
Juramentu egiten jagot
obian dazan amari,
nigan miirik badafinzu,
ez egoteko exilik,
zerren zu eder izanagaiti,
ez dot bapere bildurrik.
Osaba jaunaz ezpazeonza,
jakin egizu niganik,
alogoroak oi neukala
zuretzat ondo gorderik;
oi aren serbitzaria nax ta
ez dot esango besterik.
Oiñ-eskuetan muñ egiozu,
ez niri barriz burlarik.
Fin