Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/79

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1201r>


A27b

Canción para cantar por alguna persona que a murmurado

Mari Lopezko atrebidea,

ez esan sekulan gaitzik,

baldin gura ezpadozu

ez difinzuen tatxarik.

Berbarik asko esan ei duzu,

ene ausenzian eginik;

baia bardin irabazi

ez dozu agaz onrarik.

Zierto obato izango zan

egon bazina exilik;

oi bada bere, berba gureak

ez dizu emun lekurik.

Luzuriagan jaio zinean,

Langarikan zaoz kalterik;

oi gutxiago esaterako

nik ez dot pazenziarik.

Berbarik asko erraz dasaket,

zuk ala merezidurik;

zeure aoan dozu agiri

an ez dozuna freurik.

Oi zu ederra izan ez arren,

nik ez daukat bearrik;

oi onegaiti, gatx esalea,

ze eukakezu penarik.

Zerren zu txipi izanagaiti,

asko da galai galantik;