<1143v>
Silbero geratu zidin bakotxik eta ain konsuelo gutxigaz nola inork pensadu ezin leian; zeñak arturik biguela bat asi zan kantaetan, manera onetan:
Esperanzeau galdu jat,
guztiz ez arren, parte bat;
neure laztanaen amorearren
egin gura dot negar bat.
Ai, ene desditxadua,
gaitxez rodeadua!
Kontentu uste neben orduan
oi jatort deskontentua.
Ene biotz penadua,
egun gaxki kuradua
egun askotan bearko dozu
zeure aldean medikua.
Akabadurik, bada, Silberok bere kantaetea, urten eben bere kamararean eta igo eben bere ugazabaren aposentura, zeña idoro eben itsirik; eta, itaundurik etsekoai nun zan, esan eutsaen nola emazteagaz joan zidin jardin batera eta beregaz eroan eben Sirena eta Silbia, bere donzellaak. Aditurik, bada, Silberok leen esan