Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/13

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1144r>


dogunau, joan zidin musiko batzuen etsera, eta erregutu eusten legioela lagun musika bat emaitera joaten; zeinzuk esan eutsaen baietz. Eta, ala, bear euen instrumentu guztiak arturik, joan zirean, eta, eldurik Sirena eta Silbia eozen lekuan, asi zirean Silberogaz joazen musikoak ain dulzemente jaiten euren istrumentuak, eze Silberoen ugazaba eta agaz eozen guztiak zitezen espantadu, eta ezin pensadu euen nogaiti edo nork emaite eben musika oa; eta, onetan eozela, ministrilak ixildurik, asi zirean lau musiko, utra konziertu andiaz, manera onetan kantaetan:


Donzellatxo linda damea,

flordelisea zara zu;

nik zuri on dereizut, baina

zuk ni erruki ez nauzu.

Amaren seme bakotxa naiz, ta,

arren, ondo ar naroizu.

Ama enea seme baga

zuk ifiniko al dozu.

Ama eneaen seme bageaz

oi zuk zer probetxu dozu?

Lau urtebete, euren gabakin,

zeure oñetan naukazu.

Ene laztana, ene lindea,

nai dozuna egizu.