Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/14

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1144v>


Ene laztana, ni ilagaz

zuk probetxurik badozu,

ori gerriko dageau, eta

biotzeraño indazu.

Ene laztana, eriotzea

sentitzen ez dot bapere,

atsegin eta deskansu baxe,

zu bazarade serbitzen.

Bada bere, nai ez neuke,

mundu guztiagaitirren,

zuregaz ene sekretoa

deskubri lidin bapere.


Akabadurik, bada, Silberok bere musikeau, ainbat atsegin artu euen jardinean eozenak, eze ez ostean geiago, espezialmente Silbiak, zeñak utra on eretxan Silberori, zegati ezautu eben Silberoren kantaetea.

Akabadurik leen esan dogun kantaeteau, Silbero eta bere lagunak joan zitezen ziudadera, nun Silberok emun eusten ain kolazio andia beregaz eroan zituan musikoai, eze ezin kontadu al leidi gizonak gurearren bere; eta, kolazioa akabadurik, despedidu zituan musikoak, eta, ai itxi ta joan zidin bere etsera, nun asi zan bere erropaak kontuz maleta baten