Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/122
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nai ekion nik aren kontra oi ez nedukan kexarik; ez eben gura nik aren kausaz egin negian negarrik, ekusen gero ez neukana ezertan bere bearrik. Bere kriadu leiala...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:36, 13 maiatza 2020
Orri hau berrikusi gabe dago
<1198r>
nai ekion nik aren kontra
oi ez nedukan kexarik;
ez eben gura nik aren kausaz
egin negian negarrik,
ekusen gero ez neukana
ezertan bere bearrik.
Bere kriadu leialaz nola
a nitzaz akordadurik,
dei egin zidan neure izenaz,
neurk baize sentitzakarik.
“Zu nundi zabilz, amoradua,
bakotx deskonsoladurik,
ene kabaña realerean
ala deskarriadurik?
Gora ezazu zeure begiok,
badozu sentimenturik:
Amorea naiz eta nakusu,
baldin badozu begirik”.
Nik berba oek nenzuanean,
andiro admiradurik,
txapez lurrean efini neben
belaunok umilladurik,
eskuaz sonbreroa kendu ta
buruau inklinadurik.
Neure begiok goratu neben,
bildurra posponidurik.
Ikusi neben odei zuri bat,
zagitaz ingiraturik;