Orri hau berrikusi gabe dago
<1194v>
Garia pagatzen da diruagaz,
dirua bere bai beste gauzakin;
bada bere, ezta amoreakin
amorez baize jarri igoalaz.
Nik laztan bazaitut, agaz beragaz
pagatu bear dozu zeure zorra,
tenplatzen dozula biotz gogorra
Amore jaunaren prezetuagaz.
Ni, bada, ilgo nax forma onetan;
zuk, bada, egizu gura dozuna.
Mundu guztiak dakus dakusuna:
ni zugaiti naxana gastaetan.
Alfer ifini naizu purgaetan
ozpin-barakatzetan sekulako:
ez deraustae besterik aterako,
salbo bai zaitudala amaetan.