Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/119

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1193v>


Ene bearra da, ezta zurea:

neurk konfesatzen dot au alaklara,

zerren biur ez nezan txaolara

neure begi luze ekusgurea.

Bada bere, ditxoso tenporea,

ditxoso begiak, ditxoso oñak,

ditxoso burua, ditxoso soñak,

ditxoso artu neben banderea.

Ditxoso eguna nox galdu ninzan,

ain gauza andia irabazteko;

ditxoso lutua sarri jazteko;

ditxoso puntua zeinaz il ninzan;

ditxoso biotza zeina jarri zan

zuregan ain ondo enklabadua;

ditxoso ni lako amoradua

zegaiti gararrilean jaio ninzan.

Ditxoso zuregaiti ilten dana

ni legez bizi dala penaetan,

determinadu baga rendietan

zugaiti kruel dala beregana.

Ditxoso ni nolako kapitana,

ditxosa zu lako arerioa,

ditxoso ni lako artilleroa,

zerren asesta nezan zuregana.