<1193r>
B20 Ain on emun baleust kantatzeko…
Ain on emun baleust kantatzeko
bozau naturalezaz bentureak,
nola emun eustan amoreak
borondateau dama serbitzeko;
edo nik izan baneu sufritzeko
gatx oek biotzau ainbat zabala,
zein dodan buruan bena liberala
edozein kantaeta trobatzeko,
bataz esango neuke doloreak
bakotxik nenbilela illunetan,
dulzero nituala bidalketan
zugana kexaak eta klamoreak,
artu nengianean kolereak
zure amorearren penatzeko.
Podere baneukaike tenplatzeko
neure begi beraoen alboreak!
Ni nax izen onegaz firmaetan:
zurea izan nax; izan da izango;
zu nungo zarean, ni bere ango;
eztot nik sobrenonbreau mudaetan;
beti nax jaio azkero bilaetan
gauzea nola al zaidan kontentadu;
ezertan nik bazaitut enojadu,
nagozu sekulako penaetan.
Bada bere, ditxaz desditxadua
jaio bide ninzan ain tenporatan
zeinaz benturea estaldu jatan,
sekulako nigaz despedidua.
Enetzat faltadu zan kontentua,
enetzat faltadu zan atsegina,
enetzat faltadu zan alegina,
enetzat faltadu zan esporzua.