Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/213

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ja atrapatu denean, Jainkoarekin gerthatzen zaikana. Halakoari eta halakoei erranen deraue Jainkoak, Abimelek erregeari, eta harekin ziren lagunei, Isak patriarkak erran z...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:19, 9 uztaila 2020
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<213>

ja atrapatu denean, Jainkoarekin gerthatzen zaikana. Halakoari eta halakoei erranen deraue Jainkoak, Abimelek erregeari, eta harekin ziren lagunei, Isak patriarkak erran zerauena: Quid venistis ad me hominem, quem odistis et expulistis a vobis? (Genes. 26). Zertara ethorri zarete orai enegana, lehen gaitzetsia, alfer etsia eta zeuenganik egotzia erabili duzuen gizon batengana?

Erranen deraue halaber halakoei, Ebanjelioko borz birjina ergel hei erran zerauena: <lat> Amen dico vobis; nescio vos </lat> [1]. "Zoazte hortik, etzaituztet ezagutzen". <lat> Clausa est ianua. </lat> "Hertsi da athea, ezta idekitzerik, berandu duzue". Erranen deraue halakoei: "Zuek, ahala zendutenean, etzenduten ontasunik egin nahi; zergatik, bada, orai, ahalik eztuzuenean, egin behar deratzuet nik zuei?". Finean erranen deraue: "Non dira orainokoan zerbitzatu ditutzuen jaunak eta nabusiak? Erabili ditutzuen bekhatuak eta gaixtakeriak?". <lat> Surgant et opitulentur vobis </lat> [2]. "Zoazte hetara, eta hek lagun bekizkitzue; eta utz nazazue ni orai ere, orainokoan utzi nauzuen bezala. Zuek lehen egiten zenduten nitzaz irri eta eskarnio; hala bada, aldiz, nik ere orai eginen dut zuetzaz". <lat> Ego quoque in interitu vestro ridebo. </lat>

143 Hunela erranen deraue, heriotzeko oreneraino bekhatutan ibilirik, oren hartan bere bekhatuak erremediatu nahi dituztenei. Eta

  1. (Matth. 25)
  2. (Deut. 32)