«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/432»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gin hartzera, eta ez eskuen artean dituen plazer aphurren gozatzera. 281 Urkhabera kondenaturik dagoena, aitzinetik penatzen da, urkhabeaz orhoitzen den guztiaz, urkha...) |
|||
Edukia (transklusioa egiteko): | Edukia (transklusioa egiteko): | ||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
− | + | hartzera, eta ez eskuen artean dituen plazer aphurren gozatzera. | |
281 Urkhabera kondenaturik dagoena, aitzinetik penatzen da, urkhabeaz orhoitzen den guztiaz, urkhatzen bezala da. Hala da, bada, konzientzia gaixtoa duena ere. Halakoa, noiz eta hasten baita bere gogarenik, bere lagunekin atsegin hartzen, orduan berean orhoitzen da bere bekhatuez, orduan berean alhatzen zaika bere konzientzia; halako suertez, ezen ezpaita posible bekhatutan dagoenak, hala dagoeino, atsegindasun osorik ahal dukeien. | 281 Urkhabera kondenaturik dagoena, aitzinetik penatzen da, urkhabeaz orhoitzen den guztiaz, urkhatzen bezala da. Hala da, bada, konzientzia gaixtoa duena ere. Halakoa, noiz eta hasten baita bere gogarenik, bere lagunekin atsegin hartzen, orduan berean orhoitzen da bere bekhatuez, orduan berean alhatzen zaika bere konzientzia; halako suertez, ezen ezpaita posible bekhatutan dagoenak, hala dagoeino, atsegindasun osorik ahal dukeien. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:39, 3 uztaila 2020 data duena
<432>
hartzera, eta ez eskuen artean dituen plazer aphurren gozatzera.
281 Urkhabera kondenaturik dagoena, aitzinetik penatzen da, urkhabeaz orhoitzen den guztiaz, urkhatzen bezala da. Hala da, bada, konzientzia gaixtoa duena ere. Halakoa, noiz eta hasten baita bere gogarenik, bere lagunekin atsegin hartzen, orduan berean orhoitzen da bere bekhatuez, orduan berean alhatzen zaika bere konzientzia; halako suertez, ezen ezpaita posible bekhatutan dagoenak, hala dagoeino, atsegindasun osorik ahal dukeien.
Halakoak, perilik eztuenean ere, uste du peril duela. Eta hala, ikhusiko duzu anhitzetan ere, ohoinak edo gizon hilzaileak sentitzen duenean justizia, berehala bera bere buruz, nehor orhoitzen eztela, bere konzientziak akhusaturik, ihesi itzalgaizka abiatzen dela; eta handik nabarbendurik, gaizki ere heltzen dela.
Gaixtoak uste du ezen hartzaz orhoitzen eztirenean ere, hartzaz mintzo direla. Gaixtoa bethi da gibel beldurti eta goganbehartsu.
Gau ilhunean bakharrik dohana deusen perilik ez izanagatik ere, latz da, beldur da, izi eta ikhara da. Hala da, bada, gaixtoa ere, deusen perilik ez izanagatik ere, bere konzientziak akhusaturik latz, izi, ikhara eta beldur.
Urdeak, bertze abrek egiten eztutena, oraino minik hartu gabe, ukitzeaz beraz egiten du marraska. Zeren nola ezpaitu deus ere on