«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/464»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
lakoa. Zeren denboran izan baziren ere labur, ordea, bekhatu egiteko gogoan, borondatean eta desiran izan baitziren luze.
+
Zeren denboran izan baziren ere labur, ordea, bekhatu egiteko gogoan, borondatean eta desiran izan baitziren luze.
  
Bada, nola gaixtoek baitute gogo eta borondate, aitzinerat ere bere gaixtakerietan egoiteko eta bizitzeko, hala onek dute, halaber, ontasunean aitzina iragaiteko, eta hartan fineraino eta finean irauteko eta perseberatzeko.
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 10:33, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<462>

Zeren denboran izan baziren ere labur, ordea, bekhatu egiteko gogoan, borondatean eta desiran izan baitziren luze.

Bada, nola gaixtoek baitute gogo eta borondate, aitzinerat ere bere gaixtakerietan egoiteko eta bizitzeko, hala onek dute, halaber, ontasunean aitzina iragaiteko, eta hartan fineraino eta finean irauteko eta perseberatzeko.

Eta ezta, ez, ez deusgatik, munduak, deabruak edo haragiak kontra aphur bat eginagatik, utzi behar perseberatzea eta aitzinerat iragaitea, ezta hargatik gibelat bihurtu behar.

Itsasoan dabiltzanak, tormentak hartuagatik, kontrako haizeak joagatik, eztira berehala errendatzen, eta ez bihotz hilduak eta etsituak jartzen; eztira portuan sar arteino laxatzen, eta ez ezansiatzen, anarteraino bethi on dadukate, bethi enseiatzen eta permatzen dira. Hala behar dugu, bada, guk ere permatu, eta parabisuko bidean jaikitzen zaizkigun tormentak eta kontrak benzuturik, hango portuan sartzera enseiatu, eta ez anarteraino errendatu, eta ez amainatu. Eztugu ximinoak bezala egin behar, eltzaurraren jateko desiros delarik, kanpoko azalaren hautsteko nekeagatik, utzten baitu barreneko mamia dastatu gabe.

301 Giristino fina ezta, ez, berehala, lehenbiziko okhasinoan eta tentamenduan erortzen,