«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/575»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dikariez emaiten derauzkigun abisuak, haukin batean izi gaitezin, ikhara gaitezin eta, ikharaturik, gero eginen dugula diogun ontasuna, presenteon dagigun amoreakgatik....)
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
11. lerroa: 11. lerroa:
 
Orhoitu behar dugu parabisuaz eta hango plazer handiez; baina areago ifernuaz eta hango pena izigarriez.  
 
Orhoitu behar dugu parabisuaz eta hango plazer handiez; baina areago ifernuaz eta hango pena izigarriez.  
  
Zeren nola osasunak baino, eritasunak hobeki gogoeta eragiten baiteraku, eta bai ethorkizunean ere pensa arazitzen; hala ifer
+
Zeren nola osasunak baino, eritasunak hobeki gogoeta eragiten baiteraku, eta bai ethorkizunean ere pensa arazitzen; hala ifernuko

09:51, 3 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

Orri hau berrikusi gabe dago

<573>

dikariez emaiten derauzkigun abisuak, haukin batean izi gaitezin, ikhara gaitezin eta, ikharaturik, gero eginen dugula diogun ontasuna, presenteon dagigun amoreakgatik.

§ 1

368 Egia da: zeruko loriaren esperantzak, hango plazer handi heken konsideratzeak alegeratzen du giristinoa, eta bai prestuki bizitzeko desira batekin ere ibentzen. Baina, komunzki, hobeki ukitzen du batbedera ifernuko penen beldurtasunak, zeruko loriaren esperantzak baino.

Ezkaitu pagamenduak eta pagamenduaren esperantzak hala aitzinatzen eta alegeratzen, nola gibelatzen eta tristetzen baikaitu gaztiguak eta gaztiguaren beldurtasunak. Hunen arauaz erraiten du San Krisostomok: Regni non ita recordemur, ut Gehennae. Timor enim, promissione potentior est (Chrysost. Hom. 2 in epist. Paul. ad Thess. 2, cap. 1, t. 4).