Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/574

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<572>

Eta berri hunekin, hunelako gaztigua, ifernuko sua, gaixtoenzat ordenatua zegoela enzutearekin, hain izitu eta ikharatu ziren, ezen presenteko guztiak, are ziren gaixtoenak ere, ethorri baitzeitzan galdegitera: Quid faciemus? "Zer eginen dugu, bada? Zer izanen da gutzaz? Nola edo zer moldez eskapatuko gara, zuk diozun pena handi hetarik, ifernuko sutik?". Bada Jondone Joanes Baptistak, predikari handi hark, orduan jende hei erraiten zerauena, erraiten deratzuegu guk ere orai zuei. Egia da, ez hark bezalako saindutasunarekin, eta ez fintasunarekin; bai, ordea, hark erraiten zerauen egia bera.

367 Zeren hark predikatzen zuen legea, fedea eta Jainkoa predikatzen eta eskiribatzen dugu guk ere: ezta hunetan diferentziarik. Erraiten deratzuegu guk ere, hark bezala, begira duzuela, haizkora zuhaitzaren ondoari kheinatua dagokala; heriotzearen sega, onen eta gaixtoen arrontatzeko haiotza zorrotztua eta prestatua dagoela. Eta bihia, onak, zeruko bihitegian ailtxatuko direla; eta lastoa, gaixtoak, ifernuko labean. Sekula fingabekotzat sua datxetela egonen direla.

Haur da egia; eta hauk dira geure Jaungoikoak aitzinetik egiten derauzkigun mehatxuak, kheinadurak eta bere predikariez