«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/147»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: miserikordiatik behar da erremedio. Nola Zesarek kondenatua apelatu baitzen Zesar beragana, Zesar haserretuaganik Zesar ez haserretuagana: hala bekhatoreak ere behar du ap...)
 
Goiburua (noinclude):Goiburua (noinclude):
1. lerroa: 1. lerroa:
<147>
+
<148>
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
miserikordiatik behar da erremedio. Nola Zesarek kondenatua apelatu baitzen Zesar beragana, Zesar haserretuaganik Zesar ez haserretuagana: hala bekhatoreak ere behar du apelatu, Jainkoaganik Jainkoagana: Jainko justiziazkoaganik Jainko miserikordiazkoagana. Bekhatu eginez gero, ezta bertze biderik, ezta bertze erremediorik. Ordea, nehor bekhatu egin gabea denean, nola baitzen Susana, hobe da egitekoen alde hunetarik egitea, hobe da gizonekin ihardukitzea, eta hetarik ethor ahal dakidikaion kalteari igurikitzea, ezen ez Jainkoa baithan eta haren miserikordian fidaturik, bekhatu egitea.
+
etzara fidatzen, eta ez orhoitzen, erremedia ahal ditzakeiela, halaber, bekhaturik ez egiteagatik ethor ahal dakidizketzun atsekabeak eta egitekoak. Behar eztenean fidatzen zara, eta ez behar denean. Behar eztenean iduritzen zaitzu Jainkoaren miserikordia handi, eta ez behar denean. Hamar ezkuturen behar zarenean edo bertze premia bat eta eskastasun bat duzunean, etzara fidatzen, eztuzu esperantzarik, prestuki bizitzen zarela eta bekhaturik egin gabe egoiten zarela, zeure premia eta eskastasuna estal ahal diazaizula Jainkoak. Eta, hala, zeure esperantzagabearekin egiten duzu bekhatu, ebatsten duzu, egiten duzu ohoinkeria bat. Eta egiten duzu ohoinkeria hura esperantzaz, gero berdin Jainko miserikordiosak barkhatuko deratzula hartako bekhatua. Itsutasunaren handia! Orai Jainkoarekin adiskide zarenean, bekhaturik gabe zaudenean, eztuzu esperantzarik Jainkoak zuregatik deus daidikeiela, zure premia estal dezakeiela; eta gero, etsai zarenean eta bekhatuz bethea zaudenean, duzu fidantzia, guztiak barkhaturik, bere garazia eta loria, hain gauza handiak, baliosak eta erdiesteko gaitzak, emanen derauzkitzula. Gauza errazean etzara fidatzen, eta bai gaitzean. Bekhatu egiten duenarentzat dadukazu Jainkoa handi, zabal, franko, liberal;
 
Baina guk kontrara egiten dugu. Zer izanen baita ere ethorkizunaz, gero Jainkoaren miserikordiara ihes eginen badugu ere, orai eskuen gainean, presentean eztugu, bekhaturik ez egiteagatik, plazerik utzi nahi, eta ez penarik hartu; nahiago gatzaitza ethorkizuneko peril handiari eta gaitz bortitzari jarri, presenteko trabailu aphurrari baino. Eta zerk egiten du haur? Fidatzeak, kontu egiteak, berdin gero Jainko miserikordiosak guztiak barkhatuko derauzkigula, eta erremediatuko. Kontuaren gaixtoa, fidantziaren erhoa!
 
97    Fidatzen zara, bekhatu eginez gerozko kalteak erremediatuko dituela Jainkoak, eta
 
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:30, 3 uztaila 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago