«Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/550»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nahi baitu, eta bere bekhatu iraganez barkhamendu erdietsirik, aitzinerat gehiago egin gabe egoiteko indar hartu, maiz kofesa bedi; gerotik gerora, egunetik biharrera luza...)
 
Edukia (transklusioa egiteko):Edukia (transklusioa egiteko):
1. lerroa: 1. lerroa:
 
nahi baitu, eta bere bekhatu iraganez barkhamendu erdietsirik, aitzinerat gehiago egin gabe egoiteko indar hartu, maiz kofesa bedi; gerotik gerora, egunetik biharrera luzatu gabe, urtheko bestaburuetan bedere, Jainkoarekin mintza bedi, kontutan jar bedi. Zeren halatan emanen du orai presenteon kontu ona, eta gero azken finean erdietsiko du bere arimaren salbamendua.
 
 +
  
Nola gerotik gerora luzamendutan dabilanak egiten dioen bidegabe Jainkoari
 
Kap. LIII
 
Kap. LIII

Hauxe da oraingo bertsioa, 11:28, 23 ekaina 2020 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago

<548>

nahi baitu, eta bere bekhatu iraganez barkhamendu erdietsirik, aitzinerat gehiago egin gabe egoiteko indar hartu, maiz kofesa bedi; gerotik gerora, egunetik biharrera luzatu gabe, urtheko bestaburuetan bedere, Jainkoarekin mintza bedi, kontutan jar bedi. Zeren halatan emanen du orai presenteon kontu ona, eta gero azken finean erdietsiko du bere arimaren salbamendua.

Nola gerotik gerora luzamendutan dabilanak egiten dioen bidegabe Jainkoari

Kap. LIII

352 Erraiten du San Tomas doktor handi hark: Si homo non peccasset, Deus incarnatus non fuisset (S. Thom. 3 p., q. 1, art. 3). Baldin gizonak bekhaturik egin ezpalu, etzen Jainkoa gizon eginen; eta ageri da ezetz, zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin jaten eta edaten zuen, hekin zuen lakhet. Hain lakhet ezen, soberania iduriturik, gaizki aiphatzen baitzuten skriba fariseoek, erraiten zutela: Hic peccatores recipit, et manducat cum illis (Luc. 13).