Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/551

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<549>

Zer da haur? Soberaniak dira hauk, bekhatorekin, jende galdu konzientzia gabekoekin dabila, eztu nehorekin ere bertzerekin onik. Eta hanbat minzo ziren ezen, azkenean, konparazino batzuk ibenirik, ihardetsi behar izatu baitzerauen, erraiten zuela: Zuek diozue ezen bekhatorekin nabilala, hekin jaten eta edaten dudala, ene jendeak hek direla. Eta ongi diozue, aithortzen dut, zeren hala baita. Baina eztezazuela mirets. Zeren nola ehun ardi dituen arzaina, ehun hetarik bat errebelatzen zaikanean, joaiten baita laur hogoi eta hemeretziak utzirik, errebelatuaren bilha, eta haren edireiteaz atseginago hartzen baitu, bertze guztien ikhusteaz baino; hala jakizue ezen atseginago hartzen dela zeruan ere, penitentzia egiten duen bekhatore batez, lauretan hogoi eta hemeretzi justu penitentziaren premiarik eztutenez baino. Zeren hura baita ardi errebelatuaren edireitea. Hala erraiten du San Lukas ebanjelistak: Gaudium erit in caelo super uno peccatore poenitentiam agente, quam super nonaginta novem iustis, qui non indigent poenitentia (Luc. 15).

Halaber, nola hamar erreal dituen emazte batek hetarik bat galtzen duenean, argia iratxekirik, iraultzen baitu etxe guztia; eta gero, ediren duenean, alegeratzen