«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/175»: berrikuspenen arteko aldeak

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bertan skandalizatzen dirade. 18 Eta hauk dirade elhorri artera hazia rezebitzen dutenak, hauk dirade, diot, hazia enzuten dutenak: 19 Baina mundu hunetako ansi...)
 
(Ez dago alderik)

Hauxe da oraingo bertsioa, 09:26, 6 otsaila 2019 data duena

Orri hau berrikusi gabe dago


bertan skandalizatzen dirade.

18 Eta hauk dirade elhorri artera hazia rezebitzen dutenak, hauk dirade, diot, hazia enzuten dutenak:

19 Baina mundu hunetako ansiék, eta abrastasunezko enganioak, eta berze gauzetako guthiziék barnerarik ithotzen dute hitza, eta fruktu gabetzen da.

20 Eta hauk dirade lur onera hazia rezebitu dutenak, zeinék hitza enzuten baitute, eta rezebitzen, eta fruktu ekharten, batak hogei eta hamar, eta berzeak hirurogei, eta berzeak ehun.

21 Erran ziezén halaber: Ala kandela ekharten da gaitzurupean, edo ohapean ezar dadinzat? Eza kandelerean ezar dadinzat?

22 Ezen ezta deus sekreturik agerturen eztenik, edo estal ahal daitenik: baina kanpora ethorri behar da.

23 Baldin nehork enzuteko beharririk badu, enzun beza.

24 Gehiago erran ziezén, Gogoauzue zer enzuten duzuen: zer neurriz neurturen baituzue, neurturen zaizue, eta emendaturen zaizue, zuei enzuten duzuenoi.

25 Ezen duenari, emanen zaio: eta deusik eztuenari, duena ere edekiren zaió.

26 Gehiago erraiten zuen, Jainkoaren resuma da, gizón hazia lurrera egotzirik gau eta egun lo etzaten eta jaikiten lizaten baten anzora.

27 Eta hazia ilkhiten eta hatzen lizén, hark