ez lakiala nola,
28 Ezen bere buruz lurrak fruktu ekharten du, behin belhar, gero buru, gero ogi bihi bethea buruan.
29 Eta agertu denean fruktua, bertan gizonak du ezarten igiteiá: zeren prest baita uztá.
30 Gero zioen, Zer irudi duela erranen dugu Jainkoaren resumák? Edo zer konparazionez konparaturen dugu hura?
31 Hura da mustarda hazi bihi bat bezala, zein lurrean ereiten denean, baita lurrean diraden hazi guzietako xipiena:
32 Baina erein den ondoan, goratzen da, eta berze belhar guzietako handiena egiten da: eta adar handiak egiten ditu hala non zeruko xoriek ohatzeak egin ahal baititzakeizte haren itzalean.
33 Eta anhitz hunelako konparazionez traktatzen zerauen hitza, enzun ahal ziroitenaren araura.
34 Eta konparazione gabe etzaien minzatzen: baina aphartean bere diszipuluei deklaratzen zerauzten gauza guziak.
35 Eta erran ziezén egun hartan, arrastu zenean, Iragan gáitezen uraren berze aldera.
36 Eta populua utzirik har zezaten hura unzian zen bezala: baina berze unzitxoak ere baziraden harekin.
37 Orduan altxa zedin haize buhunba handi bat, eta bagák sartzen ziraden unzira, hala non ja bethatzen baitzén.