«Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/124»: berrikuspenen arteko aldeak
(→Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 37 Azkenean igor zezan hetara bere semea, erraiten zuela: Ondraturen dute ene semea. 38 Baina laborariék ikhusirik semea erran zezaten bere artean: Haur da primua, zatoz...) |
(Ez dago alderik)
|
Hauxe da oraingo bertsioa, 15:29, 5 otsaila 2019 data duena
37 Azkenean igor zezan hetara bere semea, erraiten zuela: Ondraturen dute ene semea.
38 Baina laborariék ikhusirik semea erran zezaten bere artean: Haur da primua, zatozte, hil dezagun haur, eta gatxetzan hunen heretajeari.
39 Eta harturik hura iraitz zezaten mahastitik kanpora, eta hil zezaten.
40 Dathorrenean bada mahasti jabeak zer eginen draue laborari haei?
41 Diotsate: Gaixto hek gaizki deseginen, eta bere sasoinean fruktuak renda dietzoioten berze laborariri bere mahastia alokaturen.
42 Dioste Jesusek: Egundano eztuzue irakurri Skripturetan: Edifikazalék arbuiatu duten harria kantoin buru egin izan da; Haur Jaunaz egin izan da, eta da gauza miragarria gure begién aitzinean?
43 Halakotz diotsuet ezen edekiren zaizuela Jainkoaren resumá, eta emanen zaiola, hartako fruktuak eginen dituen populuari.
44 Eta harri haren gainera eroriren dena, zathikaturen da, eta noren gainera eroriren baita, hura du xehaturen.
45 Eta enzun zitzatenean Sakrifikadore prinzipalék, eta Fariseuék haren konparazioneak, ezagut zezaten ezen hezaz minzo zela.
46 Eta hatzaman nahi zutelarik, populuaren beldur izan ziraden, zeren Profeta bezala hura baitzadukaten.